3DIRA.
Etorkizuna garelako.
Ikasle gazteenek arlo akademiko desberdinengatik duten interesa sustatzen dugu.
Badira jada zenbait urte, mundu zabalean gaitasun zientifiko teknologikoen garapenaren garrantzia jakina dela. Teknologiaz inguraturiko mundu batean bizi gara, eta STEAM (ingeleseko Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak hitzen akronimoa) arloetan ezagutzak izatea funtsezkoa izango da aurretik datozkigun erronkak gainditzeko. Gure helburua, arlo zientifiko teknologikoekiko hezkuntza interesa sustatzea da.
Behatu, esperimentatu, zalantzan jarri, iragarpenak egin.
Erremintak erabili, sortu, sortzailea izan, gauzak ibilarazi, teknologia ezagutu.
Arazoei konponbidea topatu, eraiki, diseinatu, materialak erabili, egin.
Neurtu, formulatu, azalerak esploratu, bolumena eta neurriak, sekuentziatu eta zenbatu.
Diseinua, sormena, irudimena.
Gure helburua, ikasle gaztetxoengan STEAM arloekiko interesa bultzatzea da.
3Dira programa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin elkarlanean landu da, eta lehen hezkuntzako bigarren zikloko eta Lanbide Heziketako ikasleak nahastuz burutu da. Lehenengo edizioan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 9 eskolak eta Lanbide Heziketako 3 institutuk hartu dute parte.