GaztEkin.
Gazteak dinamizatzen ditugu.
Gizarteko agente aktibo izateko prestatzen ditugu gazteak, gure ingurunea toki proaktiboago bat bihurtzeko.
Gaztekin 2013. urtean sortu zen proiektu bat da, zeinek dagoeneko 4 urteko ibilbide bat duen. Proiektu honen misioa gazteak gizartearen agente aktibo bilakatzea da gure ingurunea toki proaktiboago bat izan dadin. Lantzen diren konpetentziak hurrengoak dira: talde lana, ekintzailetza, lidergoa, irudimena, berrikuntza eta komunikazioa. GaztEkineko lantegiak 16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude (DBH, batxilergoa eta unibertsitatea).
Euskal Herrian lantegiak eman diren zentroen artean: Urdaneta Ikastetxea, Larramendi, Bihotz Gaztea, Txorierri BHI, Arratia BHI, Urritxe BHI, Lauaxeta, Lea-Artibai, Ongarai BHI, RM Azkue, IEFPS Zornotza, Ategorri BHI, Barrutialde, Gernika BHI, Fray Juan de Zumarraga BHI, Nuestra Señora del Carmen, Centro Xabier, CIFP Repélega, IES JA Zunzunegi, Asti Leku, Santa Maria, Antonio Trueba, Formación Profesional Básica Portugalete, CIFP Mendizabala LHII, Egibide Arriaga, Egibide Molinuevo, Egibide Jesús Obrero, IES Zaraobe, etab daude.
Horrez gain, Vigoko unibertsitatearekin lan egin dugu, ekintzailetasun izaeraren inguruko hitzaldiak emanez. Cali-ko Unibertsitate Autonomikoan, Colombia, Querétaro-ko UCO Unibertsitatean, México eta Bartzelonako UIC Unibertsitatean irakasle eta ikasleekin Service Design-eko metodo ezberdinak landu ditugu.
Edukiak
- Aurkitu zure pasioa
- Lidergoa eta talde lana
- Irudimena
- Ekintzailetza
- Berrikuntza
- Komunikazioa