Ikezi.
Talentu gazteak identifikatu eta sustatzen.

Adimen gaitasun handiko pertsonen garapen pertsonalean sinesten dugu.

Zergatik IKEZI
Gaur egungo ikasleen talentua identifikatu eta bultzatzea funtsezkoa da gure etorkizuneko gizartearen eta herrialdearen garapen oparorako. Horregatik, adimen gaitasun handiko ikasleen garapen pertsonala bultzatzeko egiten dugu lan.
Nola garatzen da IKEZI.

IKEZI, 2016ko udan ilusio handiz hasitako proiektua da, adimen gaitasun handiko gazteen talentua bultzatzeko asmoarekin. Lehenengo edizioa, aste biko udaleku bat izan zen, non haurrek artearekin eta teknologia berriekin zerikusia zuten gaiak jorratu zituzten. IKEZI ezberdin egiten zuena, jarraitzen ziren dinamika, metodologia eta egiteko modu berezia ziren, ohikotasunetik aldentzen zirenak. Gaur egun, IKEZI lantaldea profil profesional ezberdinez osatuta dago (irakasleak, psikologoak eta gaitasun handietan adituak), proiektuaren alderdi ezberdinak behar bezala landu ahal izateko.

Gaur egun, IKEZIk 3 arlotan dihardu lanean.

Sentsibilizazioa, identifikazioa (Bizkaiko 3 eskolatan) eta talentuaren garapena.

Sentsibilizazioa

Dibulgazio jardueren bitartez, adimen gaitasun handien gaia gizartera zabaltzea.

Identifikazioa

Eskoletako egunerokotasunean, eta haien hezkuntza premien erantzuna.

Talentuaren garapena

Bai eskolen egunerokotasunean, bai eta oporraldietako jardueren bitartez.

Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies